DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 29 m-ko gehienezko diametroa eta 2,2 m arteko altuera dituen tumulu bat da. Erdialdean 9 x 8 m-ko diametroa eta 0,15 m-ko sakonera duen sakonune bat dauka. Egituraren eraikuntzan erabilitako materiala bertako hareharriak dira.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.