DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 11 m-ko diametroa eta 0,3 m-ko altuera zituen tumulu bat zen. Erdialdean 4 x 3 m-ko diametroa eta 0,3 m-ko sakonera zuen sakonune bat zeukan. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak ziren.
HISTORIA: 1983an, bere ingurutik igarotzen den gasbidearen lanen ondorioz iraulia izan zen. 1997an berriz iraulia izan zen aurkitzen den lursailean egindako baso lanengatik, eta ondorioz, egitura ia lurraren arraseraino beheratua geratu zen eta bere materialak eremu zabal batean sakabanaturik.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta Tx. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.