DESKRIBAPENA: Gutxigorabehera 8,5 m-ko diametroa eta 0,8 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdian, 1 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko sakonera dituen krater bat dauka barnean bi harlauzarekin: luzeran EHE-MIM norabideaz tinkatua bat, eta lurrean etzanda bestea. Iparraldeko arkuaren gainean beste bi harlauza datzate. HM-ko arkuaren zati bat antzinako bide batek mozten du. Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kareharriak dira.
HISTORIA: F. Alcala, L. del Barrio eta T. Ugaldek aurkitu zuten 1980an.