cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

PR-GI 90 (Larragibel + Egotxeaga + Aixola)

Ibilbide honek ikuspegi paregabea erakutsiko digu, alde batetik, Bergarako bailara, Irimo mendia, Aralar eta Aizkorri, eta bestetik, Aixola Urtegiak eskaintzen dizkigun parajeak.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 11,48 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Elgeta. Elgetako hirigunetik irten eta hartu Gi – 2639 Eibarko errepidea, San Roke baselizaren ondotik, errepidearen paretik eta larragibel-ziarreko bidekurutzea igaro ondoren, Eguzkitza (Larragibel) baserriaren albotik jarraitu. Lurrezko bidetik abiatu mendi hegitik gora. Ekialdera, besteak beste, Bergarako bailara, Irimo mendia, Aralar eta Aizkorri izango ditugu begi-bistan. Pinudi eta alertze artean, Pago haundi deituriko lautada txikira helduko gara.

  • Egoetxeaga auzoa: Puntu honetan, Egoetxeaga auzora doan bidetik aurrera egin, Egoetxeaga baserriaren gainekaldetik. Hurrengoko bidekurutzean ezkerreko bidea hartu, berehala aldapan behera Aurtengo (Egoetxeaga aurtengoa) baserria dago eta ondoren, Barrenengoa (Egoetxeaga barrenengoa). Hemen basoko pista hartu eta pinadi artean, aldapan behera Aixola urtegira ailegatuko gara.

  • Aixola urtegia: Urtegiaren sarreran Urbedeinkatu baserria eta sasoi batean errota izandako Txakilikua daude. Urtegi guztia inguratu eta Aixola errekaren albotik, porlanezko pista hartu eta Elgetako frontoiaren ingurura igoko dugu.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)