cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

San Paulo Eliza

San Pablo ermita 1625 urterako eginda zegoen, Lope de Isastik bere Gipuzkoaren Historia Bilduman aipatzen baitu, Elgetan kokatuz.

1927 urtean batu ziren Bergarrekin Ubera auzoa eta Angiozar auzoa ere.

Egungo eraikuntzak ez du antzinatasun kutsurik, badirudi duela denbora gutxi eraikitakoa dela.

Bere barnekaldean berrikuntza handiak egin dira oraindik aspaldi ez dela, egungo itxura duen leku batean bihurtu dutelarik; azpiak marmolezkoak dira, hormak ongi pintatuta daude eta ez dago ez aldare edo erretablorik. Bere ordez Igokundea eta San Pabloren konbertsioa adierazten duten bi mural daude.

Aurreko garaiko bi taila daude bakarrik, bata San Pablorena, barrokoa izan daiteke, eta beste San Pedrorena, ziurrenera errenazentista.

Oinplano angeluzuzen, abside zuzen eta nabe bakarreko landa-elizatxoa.

Nabea, arku oso beheratuko hiru gangarekin estaltzen da, haiek zurezko zutabe agerikotan irozotzen direla.

Dorrea oinplano lauangeluarra da, estalki piramidalarekin.

Kanpoko itxidurak hariangaitz eta zuriz pintaturiko aderiluzkoak dira.

Elizara sartzeko, zurezko egitura eta lurzoruaren mailatik zertxobait altxatua duen harlauzazko solairuz eratutako alboko eliz atari batetik egin behar da.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)