XVI. mendearen hasieran eraiki zen. Eta 1554koa dugu bere lehenengo aipamena, data horretako diru-sarrerak eta gastuak jasota baitaude. Laukizuzen erako oinarria, bi isuritako teilatua eta harrizko kanpandorretxoa gainean. Etxaurrean egurrezko bi zutabetan oinarrituta dagoen arkupea. Gain-ezarritako ganga, eta korua zein ganga egurrezkoak. Aldare buruan, XVIII. mendeko San Antonen irudia dago. Santu honen beste irudi zaharrago bat ere bada, beharbada hasiera hasierako San Anton, aurpegi jator eta xumea eta ezkerreko belarria eskubikoa baino gorago daukan,a baina egoera txarrean dago tamalez. Santa Katalina, Ebanjelioaren aldean dago eta San Iñazio Epistolaren aldean.