Bataiarri erromanikoa Apotzagara eraman zen, bertako euskal hilerrian sarreran jarri zelarik.
Ezker alboko aldarean San Adrianen irudia dago. Eskultura ederra da eta beharbada desagertutako Murubeko San Adrianeko baselizakoa zen. 1801ena bere eraispeneko aipamen zehatzak agertu ziren.
Habearte bakarreko eliza landatarra, absideduna. Barrualdetik, koru gainean kanoi-erdiko gangak eusten dio estalkiari, ondorengo beste bi zatietan gurutze-gangak eta absidean ertz-gangak Erdi-puntuko garaipen arkuak markoztatzen du absidea. Koruari inposta irtenetan oinarritzen den arku karpanel batek eusten dio. Zoladura zurezkoa da, koruko zatian izan ezik, hori harrizkoa baita. Oraindik ageri dira antzinako hilobien laukiak. Sarrera albo batetik egiten da, portada gotiko interesgarri baten bidez. Bataiarriaren estiloa erromanikoa da; gaur egun Apotzagako kanposantuan dago.