1927an bere urak Bergara herriaren erabilpenerako hartu ziren. Erabiltzen ez ziren urekin Valentín Movilla Fernández jaunak “Sobrino de Fernández y Cía” sozietatearen ordezkari giza Billotegiboluan energia elektrikoa lortzeko beharrezkoa den eskaera egiten du. 1949an irin-errota publiko bezala alta ematen zen. 1953an Gonzalo eta Francisco Movilla Fernández jaunak eta Anaiak ur publikoen aprobetxamendurako erregistroan izena ematea eskatzen dute erabilera industrialerako. Eskaera berdina egiten da 1955. urtean. Errota honek bi harri bikote zituen eta bi burdinezko sorkik mugitzen zuten. Eho-lanagaitik kobratzen zutena edo “laka” ale kopuruaren %10 zan. 1956an irin-errota publikoa izateari utzi zion. 1969an utzi zion lanari. Duela gutxi berreraiki da, bere egitura mantenduaz.