Basilikak gurutze latiniarrezko oinplanoa du. Frontoian bi dorre karratu zutitzen dira, diamante-muturreko itxura emanez landutako bi harri mokorrekin eginak. Kanpandorrea, agerian inguruko plazan tentetzen da.
Eraikuntza-lanetan etxeari aldaketa ugari egin zitzaizkion. Hauen artean fatxadako osakera-eskemaren aldaketa dago, Jorge Oteiza eskulturgilearen gidaritzapean, Pietatea eta hamalau Apostoluak, Judas eta Matias barne, irudikatzen dituzten eskulturen egile, hauxe bilakatu delarik multzo honen nortasun agiri nagusien.
Eliza barrengo apainketa ere izugarrria da. 600 m2 besarkatzen dituen erretaula Lucio Muñozek diseinatu zuen eta egiterakoan Julio Lopez eta Joaquin Ramo eskulturgileen laguntza izan zuen. Lanak 1962an egin zituzten, Ama Birjinaren taila gotikoa biltzen dutela; gaur egun tradizioz lotu zaizkion oihal eta ezaugarririk gabe dago ikusgai.
Basilikako ateak eta kripta dira euskal artisten iharduera gunea. Ateak Eduardo Txillidarenak dira, kriptako hormak estaltzen dituzten panelak berriz, Nestor Basterretxeak margotu zituen.
Basilikari lotutako monastegia eta honen klaustroa multzoaren atalik antzinakoena da. lnstalakuntzak berezko karehaitzetan zutitzen dira, lurrari terraza sendo eta horma zabal bitartez egokituaz. Sail hau ia osorik XIX. mendean berregina izan zen.