cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Leintz-Gatzaga

Bide Erreala gatz erauzketara dedikatzen zen burgu tinko haserritu honetan gelditzen zen.

Badirudi denbora gelditu egin dela Gipuzkoako hegomendebaldeko herri txiki honetan, 250 biztanle baino zertxobait gehiago eta ospe handiko iragana izan duena. Bere burgu harresitua, aldapan eta oinetxeekin, XVI. mendekoa da, erre zenaren ondorengoa. Gipuzkoan beste herrialde batek bakarrik, Hondarribiak, kontserbatzen ditu bere erdi Aroko harresiak. Garai batean izan zituen zazpi atetatik 5 kontserbatzen dira, eretako batek Gaztelako armarri bat duelarik. Izan ere, Leintz-Gatzagatik errege asko pasatu dira bere historian zehar, batez ere XVIII. mendean geroztik, goilautada eta gipuzkoako kosta lotzen zituen Bide Errealaren derrigorrezko geltokia bihurtu zenean. Leintz-Gatzagako historia erregeen joan-etorriei eta gatzari, bere izenetik hasita, “urre txuria”, lotuta dago. Burdin Arotik 1972ra arte, herriko biztanleak gatz erauzketan egiten zuten lan Dorleta santutegiko oinetatik irtetzen zen iturri gaziko ura irakiten ipiniz. Museo batek, Gatz Museoak, erabilitako teknika hauek erakusten ditu gatzagan bertan. Bere ondoan, Dorletako santutegia Leintz-Gatzagan ikusi beharreko beste puntu bat. Kanpotarrari atentzioa deitzen dio bere barrualdean dauden “maillot” koloretsuak. Izan ere, Dorletako Birjinia txirrindularien munduko zaindaria da.

Hurrengo Ekintzak:

 

Eremu honetan jendearen lekutzea historiaurrekoa dela egiaztatua dago. Mendi eremuetan Metale Aroko tumulu eta trikuharriak lekutzen dira, Elgea l-eko trikuharria eta Elgea ll-ko tumulua esate baterako.

Gesaltza-instalakuntzak lekutzen diren tokian txanpon iberiko bat azaldu izanaren testigantzarik bada.

Herria sortu zen arte, 1331an, habitata etxalde eta sakabanan zeuden baserrietan biltzen zen, Aitzorrotz-ko gazteluak babesten zituela. Zurtitza, La Bidea eta Gazteluetako biztanleek beren etxebizitzak utzi zituzten hiribildura aldatzeko; jatorri-jatorritik Leintz Gatzaga izena eman zitzaion, merkataritzaren garapenerako eta gatzaren ustiapenerako hainbat abantailarekin batera.

Herria harraultze antzeko oinplanoa zuen hiri-egituraketa jarraiki eraiki zen, aurrez-aurreko hiru kale, Goikoa, Erdikoa eta Behekoa alegia, eta Gaztelako Errege Bidearen joan etorrirakoardatz bat zituela.

Hiri eremua inguruan hesia zuela mugarritu zen, defentsa egitekoetan Beginarro errekaxtoaz baliatzen zen.

Zazpi sarrera-atari eta ingurubide bat zuen.

Sortu zenetik hiru urteren buruan, 1334ean, ezagutzen den lehenengo sutea gertatu zen, ia eraikuntza guztiak suntsitu zirelarik. Litekeena da harrizko eliza garai hartan birreraikia izatea, herrietako biztanleentzat hain usu ziren halako hondamendietatik gordetzeko.

Egin zuen, halaz ere, berriro suak agerraldirik, 1371 eta 1492an, azken honetan sutea halabeharrez gertatu ez zen arren. Biztanleek berek hartu zuten herriari su emateko erabakia, izurriteak jota bait zegoen herri osoa.

XV. mendeburua ez zen zorioneko izan Gatzagarentzat, aipatutako nekealdiei Oñatiko Jaunarekiko borrokak eta 1498an gertatutako sute handi bat gaineratu behar baitzaizkie. Oñatiko Jauna herrian bertakotu zen Gaztelako Enrique II. erregearengandik gatza lantzeko eskuratu zituen hainbat eskubide zirela eta. Halaz guztiz ere, honen indargosea asetzen ez zenez gero, Leniz Ibarreko Jaun izendatu zuen bere burua, eta Gatzagan gaztelu bat eraiki zuen bertatik bere nagusigo feudala gauzatuaz.

Etengabeak izan ziren haserreak eta dorreari berari ere su eman zioten, ordain latzak jaso zituztelarik. Azkenik, Errege-Erregin Katolikoek itzuli zizkieten zegozkien eskubideak 1493an eta gaztelua behin-betiko suntsitua izan zen.

Ordurako onetsiak ziren Eraikuntza Arauak, eraikuntzak harriz egiteko derrigortasuna ezartzen zutenak, eta honen arabera behin-betiko birreraiketa lanari ekin zitzaion.

Ondoko mendeek, larritasun une batzu salbu, herriaren garapen neurrizkoa bideratu zuten.

Krisi latza mende honen hasieran gorpuztuko da, hainbat etxebizitza uztearekin. Gertakari honek indar-hartu zuen mendearen erdi aldera, eraikitako sailaren %50a ere galdu zelarik.

Dinamika hau orain gutxi bestelakotu egin da, eraikuntzen egonkortasuna mehatxatzen zuten Iur mugimenduak gelditzeko egindako lanak direla eta.

 
 

Gune historikoa da egungo eraikitako saila jatorrizkoa baino txikiagoa duen Gipuzkoako herri bakarra, bi kale ia osorik galdu bait dira eta gainerako bietatik atal handiak.

Halaz ere, hiri-paisaiak jatorrizko eitearen irudiari eusten dio eta honenbestez, ez da zaila desagertutako etxe sailak irudikatu eta ertaroko hiri-egituraketa berregitea.

 
 

Errege Bidearen kaleak, egun San Ignazio kalea denak, iparretik ekialdera zeharkatzen du herria. Izen bereko atarian hasi eta San Miguel Plazan burutzen da. Sortzezko gunetik harresiz kanpora, goi aldean, Torrekua eta Ostatua etxeak biltzen dira. Lehenengoa aipagarria dugu dituen ezaugarri errenazentistez gain, Oñatiko Jaunaren gazteluaren kokaleku gainean lekuturik dagoelako. Orubea 1537an Elejalde sendiak erosi zuen eta beraiek eraiki zuten etxe hau. Ostatu etxea 1766an eraikia zen, ate nagusiaren buruan irakur daitekeen bezala.

616                                                                            Torrekua                                            Ostatua

Aipatu ditugun eraikuntza hauekin batean San lgnazioko ataria zabaltzen da, herrirako sarrera nagusi dena. Arkua eta gainerako edergarriak 1760 aldera egin zitzaizkion aurrez zegoen beste baten ordez, bota egin behar izan baitzuten Madril-lrun Autoen Errege Bidea egin ahal izateko.

elizaSan Ignazioko ataria

Hau zeharkatuaz zuzen-zuzen Errosario kalera iristen da.

 
 

Lehen Goenkale zena. Beheragoko mailan lekutzen da eta bide zuzena egiten du, Barandapea eta Errosario atariek mugatzen dutela.

 

616                                                                      Barandapea ataria                                Errosario ataria

Lehenengoa XVIII. mende erdi aldera eraiki zen, egitura mailakatua zuela, udaletxeak egindako harresiz kanpoko bide berritik sarrera erraztearren. Errosarioko Amaren ataria bateratuagoa dago tradiziozko atarien ereduarekin, nahiz eta egungo eraikuntzarako data zehatzik ezagutzen ez den.

Honen kokalekua hirigunean ikusgarri den harresi zati bakarrean dago, bertan bizkartzen ziren etxebizitzak desagertzearekin agerian geratu zelarik.

Badira kalean beste hutsarte batzu ere, arrazoi berberek eraginak. Hauetariko bat plaza modura atondu da, sortzez hiru etxek betetzen bazuten ere.

Gainerako eraikuntzarik gehienak hiri etxebizitza xumeko ereduari dagozkio, ezaugarri gisara ageriko egurrezko bilbadurak dituztelarik.

 
 

Lehen Erdiko Kale bakarra zena eta gaur Santiago eta Pilar Kaleetan banatzen dena, maila bat beherago lekutzen da, Pilar eta Santiagoko atarien artean. Kalegurutzean estolderia publikoari eusten zaio. Erregimen zaharreko hirigintzan eremu hau hondakin urak biltzera, haize-berriketarako e.a. emana zegoen.

6162                    Pilar ataria                                      Santiago ataria                                    Simaurtegia

Herriko kalerik nagusiena da eta baditu zenbait eraikuntza noble eta bestelako testigantza interesgarriak ere, Elizako plazatxoan dagoen iturri barrokoa esate baterako.

elizaIturri barrokoa

Eraikuntzarik antzinakoenak Santiago kaleko atari inguruan biltzen dira. Adibidez, herrian pertsonai ospetsua zen Baltasar Garcia de Olabek XVI. mende hasiera aldera eraikitako etxea edota Kapitangoa etxea, garai beretsukoa. Honek familiako armarriak toki ikusgai baten ditu.

616                                                                          Olabe etxea                                    Kapitangoa etxea

Soran edo lndianokua Jauregia: XVIII. mendean birreraiki zen, garai hartan Soran Jauregia izenez ezagutua, XVI. mendeko jauregi bitxia da. Hirigunean zegoen eraikuntzarik ederrena zen baina zuen gainbehera egoera zela eta, bertan behera bota beharrean gertatu zen. Gaur egun, eraberrituta dago eta hotela da.

elizaSoran edo Indianokua jauregia

Garro Jauregia ere hiriguneko eraikuntza nobleen artean barne hartzen da. XVII. mendekoa da, estiloz barrokoa. Berriki zaharberritu eta kultur-etxe bihurtua izan da.

elizaGarro jauregia

San Miguel Parroki-Eliza lehenengo eraikuntza herria sortu zenekoa da, orduz geroztik hiri-eskemaren erdigunean kokatu delarik. Ondorengo mendeetan herrian izandako hondamen eta suteak pairatu zituen, behin eta berriz konponketa lanak egin behar izan zitzaizkiolarik. Behin-betiko berreraikuntza-lanei XVI. mendean ekin zitzaien, oinplano angeluzuzeneko eitea hartu zuelarik, alboetara zenbait kapera bilduaz. Dorrea neoklasikoa da XIX. mendean berreraiki zen Ugartemendia arkitektoak emandako arauak jarraiki. Barrua orain gutxi guztiz berritu zen sute bat zela eta.

elizaEliza

Duela gutxi Pilar kaleko etxe-errenkadaren berreraikuntza egin da.

 
 

Mende honen hasieran hasi zen eremu hau jendegabetzen Santa Krutz kalea, edota bestela esanda, antzinako Beheko Kalearen mendebaldeko adarra, desagertutako Dorlen atari ondokoa, galdu zelarik. Baina duela gutxi berreskuraketa lanak egin dira.

Ekialdeko esparruan edo San Migel Plazan duela gutxi egokitzapen lanak egin dira. Berreraiketan Udaletxea jatorriz zegoen tokira eraman da eta beste zenbait lan garrantzitsu egin dira, Pilotalekuaren eraikuntza esate baterako.

616                                                                              Plaza                                             Pilotalekua

Udaletxea XVIII mendekoa da. Bere aurrealdean erdiko gorputza nabarmentzen zaio, fatxadaren lerrotik aurreratua eta mentsulen gainean bermaturiko balkoi korritu batek errematatua. Erdikaldeko armarria Austriarren etxekoa dugu eta bi aldamenetara dituen armarriak Gatzagakoak dira. Dorletako gaztelua eta alde bakoitzean gatza ekoizten bi dorla. Estilo neoklasikoa da eta Justo Antonio de Olaguibel eta Alexo Mirandari zaie bere egiletza.

elizaUdaletxea

 
 

Jarraian Leintz-Gatzagan dauden hainbat zerbitzuen informazioa eransten da:

 

SORAN ETXEA HOTELA
Santiago kalea, 3
Telefonoa: 943 71 53 98
Web orria: www.soranetxea.com

 

ARRATE JATETXEA
San Ignazio kalea, 2
Telefonoa: 943 71 55 72

 

LABIDEA TURISMO BULEGOA
San Migel plaza, 1-3
Telefonoa: 943 71 47 92
Helbide elektronikoa: Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko

 

Leintz-Gatzagako Udala

Helbidea: San Migel Plaza
20.530 Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa)   
Telefonoa: 943 71 47 46

www.leintzgatzaga.com

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)