Burdina forjatuzko gurutze latindarra, harrizko fustearen gainean jarrita, lau angeluko bi harroinenen gainean sostengatzen da. Harroin horiek ere harrizkoak dira. Araotz-Oñati errepidearen bidegurutzean, Errotabarrin, bideko gurutze bat dago; izan ere, eliz bideko bidegurutzea eta geltokia zen.