cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Migel Parrokia

Parrokia honek aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoak ditu, eta baditu hainbat ezaugarri aipagarri, batez ere arku zorrotzeko lau arkiboltadun portada.

Dokumenturik ez badago ere, tenplu honen jatorria, XIII mendekoa da gutxienez, pontearen eta San Miguel harrizko tailaren lekukotasuna kontutan hartzen badugu. Pontea Apozagako kanposantuaren sarreren dago, Galarzako elizatetik ekarritako beste onte berdin baten alboan. San Migelen tailak berriz, berezitasun arkaikoak ditu eta izatez eliz barrukoa bada ere, goian aipatu dugun kanposantuko hormagune batean sarturik dago. Erdi-puntuzko arkuzko bi leihateak eta arku konopialak dituen leihate bikoitza XVI mendekoak izan litezke, garai horretan egin baitziren segur aski tenpluaren berritze lanak, baina lehenengo parroki liburua desagertu zenez ez daukagu horretaz datu zehatzik.

Dorrea 1840ean eraiki zen. XIX mendearen bukaeran nabearen lehenengo ataleko ganga erori zen korua suntsituz. Eliza ondoan dagoen iturri publikoari eroritako gurutze-gangaren bost giltzarri jarri zaizkio ornamentu gisa. Bost hauetan handienak, hareharrizkoa besteak bezala, San Migelen taila bat dauka bere ezkutu eta ezpatarekin.

Bi ataleko nabe bakar eta abside angeluzuzeneko landa-eliza, sakristia burualdeari erantsia duela epistola aldetik. Bai nabearen bi atalak eta bai kapera nagusia eta sakristia, mentsuletan deskargatzen diren gangekin estaliak ageri dira. Sakristiako mentsuletan harrizko giza buruak daude, oso oieski landuta.

Koruari kutsu neoklasikoko arkupe batek eusten dio. Zurezko egiturazko atari batek babestua, elizaren oinaldean, arku zorrotz eta kapitel korrituko lau arkiboltako portada aurkitzen da.

Dorrea oinplano lauangeluarrekoa du eta epistola aldetik erantsia doa nabeari, bere goiko partean erdi-puntuko lau arku erakutsiz.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)