|
||||
|
||||
Inauterietako igandean sorgin dantza egiten da. Hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira.Antzuolak inauteriak edo karnabalak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Orain laurogehi eta hamar urte dituztenek hala adierazten digute, izan ere, ez dakite sorgin dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zela badakigu baina lehenengo erreferentzia 1885ekoa da. Hartza eta domadorea ikus litezke Euskal Herriko beste herri batzuetan, baina tximinoa ez da beste inon azaltzen. Hemengo ikerlariek ez dute aztarnarik bilatzen tximinoaren gainean. Esaten dute Tximinoak sasoi bateko Txerrena (deabrua) ordezkatu zuela gizaldi honen hasieran. |
||||
Lekua : Antzuola |