cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Debagoienako eskualdea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean kokatzen da. Debagoieneko eskualdeak 348,22 km2ko azalera du, Gipuzkoako azaleraren %18,24a.

UDALERRIA BIZTANLEAK (2010) AZALERA (km2) HERRIGUNEAREN ALTITUDEA (m)
ANTZUOLA 2.170 29,70 231
ARETXABALETA 6.680 26,96 244
ARRASATE 21.833 34,20 223
BERGARA 14.625 77,05 143
ELGETA 1.058 16,96 462
ESKORIATZA 4.055 40,41 279
LEINTZ-GATZAGA 258 14,72 458
OÑATI 8.815 108,22 238

Iturria: Eustat

Jarraian eskualdean izan dugun bilkaera aztertuko dugu:

 

 

Eskualdeko biztanleriaren bilakaera, oro har, negatibo samarra izan dela esan daiteke; izan ere, honek beranzko joera izan du. Eustateko datuen arabera, gure eskualdeak 1981ean guztira 67.136 biztanle inguru zituen; 1991ean 65.109 biztanle; 1996an 63.562 biztanle; 2001ean 62.010 biztanle; 2006an 60.954 biztanle; eta 2010ean 59.494 biztanle.

 
 

 

Eustateko datuen arabera, eskualdeko euskaldunen bilakaera ondorengoa izan da: 1981ean 34.808 biztanle euskaldun (%51,85); 1991ean 33.808 biztanle euskaldun (%51,93); eta 2001an 39.734 biztanle euskaldun (%64,08). Beraz, bilakaera positiboa izan da.

Eustateko datuen arabera, eskualdeko erdaldunen bilakaera ondorengoa izan da: 1981ean 21.924 biztanle erdaldun (%32,66); 1991ean 16.276 biztanle erdaldun (%25); eta 2001an 11.719 biztanle erdaldun (%18,90). Beraz, bilakaera negatiboa izan da.

 
 

 

Eustateko datuen arabera, eskualdeko sektoreen bilakaera ondorengoa izan da:

SEKTOREA 1996 URTEA 2006 URTEA
1º SEKTOREA 243 (%0,38) 150 (%0,25)
2º SEKTOREA 13.935 (%21,92) 15.990 (%26,23)
3º SEKTOREA 4.193 (%6,60) 6.016 (%9,87)

Iturria: Eustat

Taulako datuak kontutan izanda zera ondorioztatu daiteke: eskualdeko sektorerik indartsuena bigarren sektorea da, izan ere, asko industrializatuta dagoen eskualdea da, bertan egonik kooperatibismoaren egoitza nagusia. Lehenengo sektorea, ordea, oso ahula da. 1996 urtetik 2006 urtera bigarren eta hirugarren sektoreak gora egin du eta lehenengo sektoreak, berriz, behera.

Bailararen garapen ekonomikoaren eta bereziki industrializazioaren garaian, nekazaritzarako lursail asko galdu eta desoreka handiak sortu dira. Ondorioz, arriskuan ipini da ustiategi askoren jarraipena eta landa eremu bizi baten iraupena.

Ezin dugu ahaztu landa eremuaren garrantzia. Izan ere, bertan gure kultura, ohiturak eta hizkuntza, euskara, oso errotuta daude eta baserritarren lana behar beharrezkoa da gure herriak modu orekatuan eta jasangarrian aurrera egiteko.

Gainera, landa eremua bertan bizi den jendearen lanaren esker mantentzen da, lursail gehienen gestioa, naturaren eta paisaiaren zaintza eta gure kultura eta arkitektura preziatuaren biziraupena beraiei eskertu behar zaie. Gure eskualdeko azaleraren %80 baserritarrek gestionatzen dute. Horien ardura da landa eremua zaintzea eta produktuak ekoiztea. Gureak eta kalitatezkoak izateagatik estimatzen ditugun produktuak hain zuzen. Zoritxarrez, ordea, errealitate hori ez da oso ezaguna.

Hori guztia horrela izanik, baserritarrak eta landa eremuan bizi diren eta lan egiten duten pertsonak ezinbestekoak dira gure herriek modu orekatuan eta jasangarrian aurrera egin dezaten, baina gure aitortza, babesa eta laguntza behar dute landa eremua sustatzeko.

 

Basaldeko jaiak otsailaren 3an izaten dira, San Blas egunean, baina ospakizuna ondorengo astebukaeran egiten da egun hau astean zehar jausten bada. Bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera.


Goimendi Angiozarreko hegoaldean kokatzen da, Kanpazar inguruan hartuz. Bertan dago Goimendiko San Migel baseliza. Goimendin ere hainbat tumulo kokatzen dira: Goinzari Zelai megalito garaiko hilobia, Irutontorreta III tumuloa, Lasartegain tumuloa eta Txanpaluarri tumuloa.


Zabaletamendi Angiozarreko mendebaldean kokatzen da, Bizkaiarekin muga egiten du. Bertan San Bartolome baseliza eta Sagasta baserria kokatzen dira. Azken hau ia Bizkaiko mugan dagoelarik.


Pataitti edo Partegoiti Angiozarreko ekialdean kokatzen da. Bertan daude San Bizente baseliza eta Altzuaran eta Arbulu Orbe oinetxeak.


Asentziomendi Angiozarreko iparraldean kokatzen da eta Asentziorekin (Elgeta) egiten du muga. Bertan kokatzen den eraikin bakarra Jauregi Etxetxo baserria da, izan ere, Asentziko ermita Elgetako lurretan kokatzen da.


Marindao Angiozarreko auzogunetik iparralderantz kokatzen da, Angiozarreko auzogunea eta Asentziomendi artean. Bertan kokatzen dira Elizamendiko baseliza, Irigoien Zabala oinetxea eta Irigoien Mazorriaga baserria.

Oñati Gipuzkoako udalerri monumentalena, hedadura gehien duena eta ederrenetakoa da. Arkitekturaren estilo guztiak daude ordezkatuta mikrokosmos moduko herri honetan. Distira berezia dute, haatik, Sancti Spiritus unibertsitateak eta Arantzazuko santutegiak.

Mendiz inguratuta dago Oñati, mende askoan jaurerri independente izandako herria. Etengabe saiatu ziren oñatiarrak jauntxoaren aurkako borrokan, baina jauntxoek XIX. mendea heldu arte eutsi zieten euren pribilegioei, orduan bildu baitzen Oñati Gipuzkoara.

Isolamenduaren ondorioz, mikrokosmos halako bat bilakatu zen Oñati, eta gaur egun ere baditu bisitaria harritzen duten ezaugarriak. Besteak beste, bost mendeko tradizioa duten Corpus eguneko mozorro-prozesioak eta dantzak, edota herriko ondare monumental joria. XVI. mendeaz geroztik lehen mailako kultur gune izandako Sancti Spiritus unibertsitatea klaustro baten inguruan egituratutako eraikin errenazentista neurritsu eta dotorea da. Euskal Errenazimentuko arkitektura zaibileko altxortxat hartzen da, Rodrigo Mercado de Zuazola gotzainaren proiektua izan zen, bere aurrealdea dotorea eta ederra da, barrualdean aipagarriak dira klaustroa eta kaperako erretaula platereskoa Pierres Picart frantsesak landutakoa. Kontutan hartu bere portaleko eskulturen atzean dauden mensajeak. San Migel parrokia gotikoa, Bidaurretako monasterioa, Santa Marina plazako jauregia eta rococo estiloko udaletxea ere aipatzeko modukoak dira. Oro har, artea gogoko dutenek estilo guztiei dagozkien laginak aurkituko dituzte Oñatin.

Legenda beltza ere baduen Lope de Agirre abenturazalearen jaioterriaren xarma nahikoa ez bada, hirigunetik bederatzi kilometrora Arantzazuko santutegia dago. Ama Birjinarekiko debozioaren inguruan sortutako toki miresgarri eta ahaztezin horretan bat egiten dute Aizkorripeko ingurune natural zirraragarriak eta abangoardiako zenbait artistaren talde-lanak. Jorge Oteizak, Eduardo Chillidak, Lucio Muñozek edo Nestor Basterretxeak hartu zuten parte, hain zuzen, santutegiaren eraikuntza-lanetan.

Hurrengo Ekintzak:

Bide Erreala gatz erauzketara dedikatzen zen burgu tinko haserritu honetan gelditzen zen.

Badirudi denbora gelditu egin dela Gipuzkoako hegomendebaldeko herri txiki honetan, 250 biztanle baino zertxobait gehiago eta ospe handiko iragana izan duena. Bere burgu harresitua, aldapan eta oinetxeekin, XVI. mendekoa da, erre zenaren ondorengoa. Gipuzkoan beste herrialde batek bakarrik, Hondarribiak, kontserbatzen ditu bere erdi Aroko harresiak. Garai batean izan zituen zazpi atetatik 5 kontserbatzen dira, eretako batek Gaztelako armarri bat duelarik. Izan ere, Leintz-Gatzagatik errege asko pasatu dira bere historian zehar, batez ere XVIII. mendean geroztik, goilautada eta gipuzkoako kosta lotzen zituen Bide Errealaren derrigorrezko geltokia bihurtu zenean. Leintz-Gatzagako historia erregeen joan-etorriei eta gatzari, bere izenetik hasita, “urre txuria”, lotuta dago. Burdin Arotik 1972ra arte, herriko biztanleak gatz erauzketan egiten zuten lan Dorleta santutegiko oinetatik irtetzen zen iturri gaziko ura irakiten ipiniz. Museo batek, Gatz Museoak, erabilitako teknika hauek erakusten ditu gatzagan bertan. Bere ondoan, Dorletako santutegia Leintz-Gatzagan ikusi beharreko beste puntu bat. Kanpotarrari atentzioa deitzen dio bere barrualdean dauden “maillot” koloretsuak. Izan ere, Dorletako Birjinia txirrindularien munduko zaindaria da.

Hurrengo Ekintzak:

"Herri osoa, museo bat". Horrelaxe aurkezten du bere burua Eskoriatzak. Txikia izan arren, bat egiten dute bertan Ibarraundi jauregiko museoak herriko zazpi elizateetako baserri, baseliza, parrokia eta gune naturalekin.

Gipuzkoako hego-ekialdeko muturrean, Aretxabaleta eta Leintz-Gatzagaren artean, herria osatzen duten zazpi elizateen kontura da, besteak beste, oso erakargarria Eskoriatza. Ingurune naturalean kokatutako zazpi auzo txiki horiek guztiz egokiak dira Gipuzkoak berezkoa duen landa-giroan murgiltzeko. Garai batean, independenteak ziren elizateak. Horren ondorioz, gaur egun ere bakoitzak bere nortasunari eusten dio, eta guztietan dago zer ikusi. Aizkorriko Parke Natural betean dagoen Bolibarren, esaterako, Axtroki eta Aitzorrotz inguruetara egin daiteke txangoa, edota Kurutzebarriko monumentu megalitikoak bisitatu. Apotzagan hilerri biribila ikusi behar da. Jasokundearen Andre Mariaren parrokia erromanikoa, berriz, Gellaon dago, eta Zarimutz elizateko San Pedro parrokian Erdi Aroko aztarnak antzeman daitezke oraindik. Bista bikainak ez ezik, San Joan Txiki baseliza txikia ere aurkituko dugu Mendiolan. Erdi Aroko sarkofago bat duen San Bartolome baseliza Mazmelan dago, eta errota bat ere badu ibai ertzean elizate horrek. Marinen, azkenik, Isasi baserriko sukaldea aipa daiteke. Hirigunean, ezinbesteko bisita da Ibarraundi jauregia, bertara eraman baitute berriki garai bateko Eskola Museoa. Museo bitxi horretan, historiaurretik aro digitaleraino doan bide luzean giza-emakumeek izan duten bilakaeraren lekuko izan gaitezke.

Hurrengo Ekintzak:

<< Hasi < Aurrekoa 81 82 83 84 85 86 87 88 89 Hurrengoa > Bukaera >>
87 orrialdea 89-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)