Oinarri karratua dauka, lau isuritako teilatua, eliza barruan gela handia, apaingarri gutxikoa: hormak margotuak, porlanezko lurra, eta erretaula. Sabaizun sapaia eta egurrezko habeak. Sarreran egurrezko atea, eta aurrealdeko horma guztian egurrezko hesia, beraz, barrua begibistan dago. Guzti hau zutikoetan sostengatzen den egurrezko arkupe baten babesean.