- Denbora: 1 ordu
- Distantzia: 3,63 km
- Zailtasuna: Erraza
DESKRIBAPENA:
- Industrialdetik abiatu, Tartufo taberna pasa, eta eskuinaldeko bide aldapatsua hartu behar da, bertatik, kontraste handiko hiru ikuspegi daude: zelai berdeak, Bergarako herria eta San Juaneko industrialdea.
- Bideari jarraituz eta eskuinaldera joaz, Irazabaletxeberri baserria, oso ondo zainduriko eraikuntza, laukizuzen oinarria eta lau isuritako teilatua dauka. Sarreran zutabetan oinarritutako erdi-puntuko bi arku ditu. Erdiko zutabean armarria dago.
- Zerbait goraxeago, ermitarantz doan bidea jarraituz, Irazabalbeitia baserria, laukizuzen erakoa eta ondoren itsatsitako gehikuntza bat dauka. Etxaurrean armarria eta atarian arku zorrotz bat dauka.
- Elizaldera heldu aurretik, bidearen eskuinaldean dago Irazabal baserria, laukizuzen oinarriduna eta hiru isuritako teilatuduna. Atarian harrizko lau zutabe ditu, eta bertan etxebizitza eta kortarako sarrera dago. Etxaurrearen hormapikoan erdialdean armarria dago eta honen alde banatan argia sartzeko zulo batzuk daude. Etxaurrea adreiluzkoa da eta beste guztia harrizkoa.
- Bide aldapatsuari jarraitu eta Elizalde baserrira helduko zara. Han Santi Kurutz ermitarako bidea ikusiko duzu. Segi aurrera, bertatik ikusmira ederra dago eta.