cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Martzial Eliza

Askatsutik gertu dago San Martzial: paraje ikusgarriak ditu, eta mahaiak larreetan. Ermita da bertan jaun eta jabe, azken urteotan, antzinako itxura berreskuratu duena. Jende asko joaten da hara, gustura egoteko moduan baitago prestatuta.

San Martzial eguneko (ekainak 29) jai-giroa ere bete-betean berreskuratu du. Igandea bada, egunean bertan ospatzen dute eta, astean zehar tokatzen denean, uztaileko lehen igandean. Hala ere, aurreko eta ondorengo egunetan jai-giroa izaten da nagusi inguruetan. Santuaren egunean erromeria egiten dute.

Bergarako beste ermita batzuetan bezala, fededunak "axipula", zaragar edo legen moduko bat, sendatzeko eskatzera joan ohi ziren antzinatik.

Ermita XVI. mendekoa da, oin angeluzuzena eta areto-nabe bakarra ditu. Sabaia egurrezkoa da eta egur guztia agerian dago. Eraikinera erdi-puntuko arku dobeladunak dituen atetik sartzen da. Barruko hormak kareztatuta eta lauzaz estalita daude. 3 aldare ditu: erdikoan San Martzialen irudia duen erretaula txiki modernoa dago, ezkerrekoan San Frantzisko Asiskoaren eskultura neoklasikoa eta eskuinaldekoan Santa Klararen mihisea. Presbiterioko hormetan Agirreolea margolari bergararraren koadroak daude han-hemenka.

Heldu garenaren kontrako aldetik San Martzialetik gora egiten badugu, Lamariñotorrerako eta Zupide baserrirako bidea aurkituko dugu zuhaizti eder batean. Nahiko leku laua da, laburra eta oso bitxia, landarez gainezka dagoelako. Bidearen erdian iturria dago.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)