cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Andres Eliza

Iriaungo San Andres ermita (Iriaun toponimoa Elosuako Iriaun edo Irijaun sortetxean gordetzen da), 1468an aipatzen da Maria Teresa de Vicuña, Garcia de Ibañezen emazteak dohariak egitean Bergarako eliza eta ermita batzuentzat laguntza uztea erabakitzen duenean.

Tradizioak dioenez eliza honen hormak egin ziren Elosuako erdi-haroko gazteluaren harriekin, gaztelu hau zenbaitzuk diotenez 1200 urtean Castillako Alfonso VIII erregeari eman zitzaion gotorlekuetako bat zen.

Halere, gaur egun ikusi dezakegun tenpluaren ezaugarriak XVI mendekoak dira, hurrengo urteetako aldaketekin. Berrikuntza lanak ustez, 1546 urtean hasi ziren parrokia izendatu zutenean.

Aurkitzen den tokia estrategikoa denez, litekeena da gerrateen ondorioz kalte handiak nozitutakoa izatea. Esaten da, esate baterako, 1795 urtean frantsesen kuartela izan zela.

Azken urteetan elizak berrikuntza handiak nozitu ditu, guztiak herritarrek borondaterik hoberenarekin eginak, baina hauen ondorioz korua desagertu egin da eta aldamenetako aldareak bota egin dira.

Saloi-oinplanozko eliza, bi ataleko nabe bakar eta abside zuzenarekin.

Nabearen lehen atala, ilargiskak dituen kanoi-erdiko gangarekin estaltzen da eta bigarrena, berriz, ertz-gangarekin; biak zurezkoak dira eta mentsuletan deskargatzen duten erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotzen.

Aldare nagusia erdi-puntuko arku batek azpatua ageri da. Erretabloa barrokoa du, eta bertan lehentasunezko tokia betetzen du San Andresen irudi batek.

Tenplurako sarrera, zurezko egiturarekin itxita eta harlosazko solairua duen eliz atari batetik egiten da.

Dorrea, elizaren oinaldean kokatua, kanpandorre barroko batean amaitua dago.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)