Bertan auzoko bilerak ospatzen dira, ikastaroak antolatzen dira, etab.
Angiozarren "BERPIZTU" programa martxan jarri zen. Itsasmendikoik 2002ko otsailean jarri zuen abian programa hau, aurrez aukeratutako 5 eremutan eta ondoren beste eremu batzutara zabaldu zen, Angiozar barne. Programa honetan Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) ere inplikatzen dira, guztion artean programa modu koordinatuan eta bateratuan bultzatzen dutelarik.
Programa honek EAEko landa-eremuak suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea du helburu, gizarte ehunaren dinamizazioaren eta gaikuntzaren bidez. "BERPIZTU" programaren bidez, programa aplikatzen den lekuetan landa-eremuetako biztanleek parte har dezatela lortu nahi da, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratzeko eta sortzeko, eta proiektu bihurtzeko. Gaur egun, Ekintza Plana idazten ari dira.
Gainera, talde hauek ere badaude:
- Angiozarreko Turismo Taldea: Taldea bertako turismoa sustatzeko helburuarekin sortu zen. Blog bat ere badute: Angiozarreko Turismo Taldearen Bloga
- AHT Gelditu Elkarlana: AHT dela eta beste talde hau ere sortu zen Angiozarren. AHT Gelditu Elkarlana