Maristak (seminarioa eta komentoa) eragin handia izan dute Antzuolako herrian XX. mendearen hasieran etorri eta 70eko hamarkadan joan ziren arte. Eguzki auzoan (herrigunean), Maristen eskola eta gelak zeuden. Auzo honen atzealdetik San Joseren irudia dagoen tokira joan daiteke. Oso bide ederra da eta Antzuola bere osotasunean ikus daiteke bertatik.