Buelta osoa luzea denez, 5 etapatan banatu dute errazago egiteko.
Ibilbide hauek mendian ibiltzera apur bat ohituta daudenendako dira.
Hauek dira ibilbidearen etapak:
- Elorregitik-Ilunbera: Etapa honetan auzo hauek zeharkatzen dira: Elorregi, Haritzetako San Migel eta Harane. Jarraian etapa honen Wikiloc-eko ibilbidearen lotura eransten da: Bergarako Mugarrien Buelta, Elorregi-Ilunbe
- Ilunbetik-Elosuara: Etapa honetan auzo hauek zeharkatzen dira: Harane, Galartza (Antzuola) eta Elosua. Jarraian etapa honen Wikiloc-eko ibilbidearen lotura eransten da: Bergarako Mugarrien Buelta, Ilunbe-Elosua
- Elosuatik-Osintxura: Etapa honetan zeharkatzen diren auzoak bi dira Elosua eta Osintxu. Jarraian etapa honen Wikiloc-eko ibilbidearen lotura eransten da: Bergarako Mugarrien Buelta, Elosua-Osintxu
- Osintxutik-Elosuara: Etapa honetan auzo hauek zeharkatzen dira: Osintxu, Basalgo, Goimendi (Elgeta), Arantzeta (Elgeta) eta Ubera. Jarraian etapa honen Wikiloc-eko ibilbidearen lotura eransten da: Bergarako Mugarrien Buelta, Osintxu-Elosua
- Uberatik-Elorregira: Etapa honetan auzo hauek zeharkatzen dira: Ubera, Asentzi (Elgeta), Angiozar, Meatzerreka (Arrasate), Angiozar berriro eta Elorregi. Jarraian etapa honen Wikiloc-eko ibilbidearen lotura eransten da: Bergarako Mugarrien Buelta, Ubera-Elorregi