cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Irimo Goena + Lizarraga + Galartza + Uzarraga

Paisaia ederra izateaz gain, ibilbide honek Urola aldean Antzuolak dauzkan baserriak eta inguruneak ikusteko aukera ematen digu.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 16,16 km
  • Zailtasuna: Goi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Antzuola: Antigua auzotik hasita...

  • Ibarra (Irimo Goena): Eraberritutako baserri hau indiano ospetsuen jaiotetxea izan da. Besteak beste, Francisco Iraeta e Ibarra, Mexikon merkatari ospetsua izan zena (bere diruaz herriko parrokiaren aldarea egin zen XVIII. mendearen bukaeran).

  • Iralatorre (Irimo Goena): Zeharo aldatuta baldin badago ere, garai bateko etxearen aztarnak ikus daitezke kanpo eta barnealdean. Nahiz eta garai batean armarri ederra izan, egun Algortako jauretxe batean kokaturik dago.

  • Irala (Irimo Goena): Egun zeharo hondatuta egon arren, badirudi iralatarren antzinako etxea bertan kokatu zela, beraz ondorengoa da Iralatorre.

  • Arreluztxiki (Irimo Goena): Duela gutxi eraberrituta, ateondo gainean baserri honen beste berreraiketa baten data ikus daiteke: 1855ekoa alegia. Baserriko ogia egiten den azken baserrietakoa da. Eskumaldean Arreluzandi eta Arreluzetxebarri lagata...

  • Igeribar: Batez ere arbelez eginiko baserri hau egoera fisiko kaxkarrean dago.

  • Sarasketa (Irimo Goena): Azkarate baserrian bezala, interesgarria da atzealdeko XVI. mendekoa izan daitekeen arku zorrotza. Goruntz jarraituz, Sarasketaetxeberri baserriarekin topo egiten dugu.

  • Meaka/Trekutz: Trekutzen, eta Gaztelu Gain izeneko elkartearen aurrean, hondatutako tumulo baten aztarnak ikus daitezke. Hemendik, Urola aldera begira, eta beheruntz doan pista bati jarraituz...

  • Bazterriñak (Irimo Goena): Hiru baserri daude: goikoa, erdikoa -lurjota- eta behekoa, 70eko hamarkadan hustutakoak. Hemen aukeran: erdiko baserritik beheruntz doan bidezidor bat hartu, edo pistari jarraitu.

  • Ursalto: Urretxu, Aizpurutxo eta Azkoitiko bidearen bazterrean, gure udalerriko baserririk urrutiena, eta baita ezezagunena ere.

  • Ondamendi (Irimo Goena): Garai batean Urola izenarekin ezagutzen zen baserria egun Antzuolako herri-bizitzara baino Aizpurutxora begira dago. Eta orain arte behera egin baldin badugu, Ondamenditik pistaz gora jarraituko dugu...

  • Pikunieta (Irimo Goena): Zeharo eraberritua, garai batean bertako erromeria eta taberna oso ospetsuak ziren. 1960ko hamarkadan hustu eta erre zen. Egun gazte talde batek ustiatzen du. Bertatik, porlanezko pista edo bideri jarraituz...

  • Korosterratzuko atseden lekua (Irimo Goena): Hemendik eta eskumaldeko bideari jarraituz, Uzarragako bidea -lehen Elizbidea zena- hartuko dugu. Bide hau ia-ia Lizarraga eta Galartza auzoen arteko muga da.

  • Sarralde (Galartza): Baserri honen ingurutik pasatzean Uzarragaruntz jarraitu.

  • Santikutz edo Santa Kruz (Uzarraga): Ahozko ohiturak dioenez, bertan, garai batean oso kanposantu ospetsua egon omen zen eta bertara Leintz bailarako zenbait gizon ospetsu hilobiratzera ekarri omen zituzten. Dena dela, baseliza bat egon zen XVIII. mendera arte, nahiz eta ordurako ere lurjota egon.

  • Uzarragako eliza: Uzarragatik Antzuolara doan bidea jarraituz, bi kilometrora herrigunean sartuko gara.

 

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)