Dorre hau XV. mendearen hasieran eraikia zitekeen. Seguraski XVI. mendean birreraiki eta eraberritua izan zen.
Badakigu 1847. urtean sute baten ondorioz bere zurezko egitura larriki hondatua izan zela, berehala berreraiki zelarik.
Garibai leinuarn oinetxea da, Oñatiko gorenetako bat; Esteban de Garibay y Zamalloa historilaria bezalako pertsonaia garrantzitsuen sorleku delarik.