Zenbait gorabehera medio, poliki-poliki piezak gehienak galdu zituen, batez ere azken berrogeita hamar urte hauetan, eta dagoeneko jatorrizko idulkia edo oinarri karratua eta gailurreko gurutzearen kondar batzuk besterik ez ziren geratzen.
Hala ere, nahiko adatu bazeuden nolakoa zen jakiteko eta, auzokoek inguruan zenbait bide eta bazter konpontzeko obrak auzolanean egin ondoren, gurutzea berregitea eta jatorrizko kokalekutik gertu dagoen plazatxo batera aldatzea proposatu zuten.