cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eskualdera Sarrera

Begiztatu Eskualdea

Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.

Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.

Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.

Eskualdean barrena

San Pedro Eliza

ELIZA

San Pedroren omenez egindako eliza 1709. urteko Ugalde-enea baserriaren ondoan dago. Elizak aztarna erromaniko batzuk mantentzen ditu, hiru arkiboltadun arku-zorrotzeko sarrera azpimarratuz. Absidearen kanpoko aldetik, leiho erromaniko baten aztarnak mantentzen dira (zutabe bat eta kapitel bihurritu bat).

Eraberritze lan aipagarriak egin dira, baina kontu handia izan da presbiterioko alboko pareta batean sartuta dagoen sagrario gotikoa ez galtzeko.

San Pedroren irudia koloreaniztun eskultura ederra da.

Behar bezala zaharberritutako XVI. mendeko kristoa ere kontserbatzen da.

Alboko paretako Birjiniak aldaketa ugari jasan ditu, Musakolako elizan dagoen eskultura gotikoaren kopia bat izanik.

Jesus haurraren irudi polita Pragako irudian kopia bat da.

Aldarea jatorriz aitorleku bat izan zen.

Dorre baldarrak Deba bailarako joan-etorriak kontrolatzen dituen zelatari postua dirudi.

Bertako emakumeak olio eta kandela ofrendekin joaten ziren "Santu Martirien" koadro aurrera familiako gaixotasun larriak sendatzeko eskatzeko.

Auzolokalak

Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!

Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.

{loadposition search_3}

Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.

{loadposition search_4}


Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2012 JoomlaWorks Ltd.

Eguraldia

Apirila 2025
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 1 2 3 4
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)