- Denbora: 6 ordu 35 minutu
- Distantzia: 18,10 km
- Zailtasuna: Goi mailakoa
DESKRIBAPENA:
- Leizarreta inguruan hasi eta Otzaurteko mendatean amaitzen den ibilbide honek, Aratz mendiaren aurpegi ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
- Tartean, Parke Naturalaren ekialdean kokatzen diren pagadiek gordetako ondare biziaz gozatzeko parada luzatzeaz gain, Altzaniako estazio megalitikoan barneraturiko hainbat monumentuen kantu zaharra entzuteko beta ere badago, Garagartzako trikuharriarena besteak beste.