cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Eskualdera Sarrera

Begiztatu Eskualdea

Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.

Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.

Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.

Eskualdean barrena

PR-GI 36 (Leintz-Gatzaga + Bolibar)

Ibilbide honetan, Leintz bailara menperatzen duen Aitzorrotz mendiaren gailurrera iristen gara.

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 10 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Leintz-Gatzaga. Ibilbidea Leintz Gatzaga herrian Dorleta Santutegiko errepidean hartzen den gunean hasten da, bertan jarrita dagoen seinaleari jarraituz. Lehen metroak aldapan behera egingo dira, hasierako zatian, gainera, eskailera batzuk jaitsi ondoren zelairik zelai Deba ibaia ikusi arte.

  • Bengoerreka parkea. Deba ibaia gurutzatu, puntu erdiko zubi gainetik eta, Bengoerreka parkea ikusiko duzu, inguru benetan ederra. Ibilbideak gorantz egiten du lurrezko bidea jarraituz. Bide honetan bertako landaretza ugari ikusten da; gaztainondoak, urritzak...

  • Santa Columba baseliza. Santa Columba baselizara heltzean, alboan dagoen gatz museoa ikusiko dugu. Hemen ibilbidea PR-Gi 37 ibilbidearekin elkartzen da eta bide berdinetik jarraitzen dute Dorletako Santutegiraino.

  • Dorletako Santutegia. Hemen bidearen zailtasuna aldatzen da eta aldapan gora eginez poliki-poliki Olaun Behekoa baserrira heltzen gara.

  • Olaun auzoa. Baserri honen albotik aurrera segi, berehala Gi-627 errepidea gurutzatu beharko da. Ondoren, asfaltatutako pista jarraitu eta Olaun Erdikoa, Olaun Gainekoa eta Artabilla baserrien albotik aurrera egin. Maldan gora eginez Eskoriatza herriko Aitzorrotz mendia eta garai batetako gazteluaren kokapena ikusiko ditugu. Bertatik Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta inguruko elizateetako paisaia dotoreaz gozatu daiteke.

  • Aitzorrotz. Aitzorrotzetik Leintz Gatzagarako ibilbidea, bide beretik egiten da.

Auzolokalak

Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!

Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.

{loadposition search_3}

Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.

{loadposition search_4}


Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2012 JoomlaWorks Ltd.

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)