cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Esperantzako Amaren Eliza

ELIZA

Uste Oneko Ama Birjinari eskainia den eliza honen berri bada dagoeneko 1353ko paperetan, eta etorri ere ondo dator data hori elizaren sarrera nagusiko portadarekin, arku apur bat zorrotzekoa baita, hiru arkibolta eta giltzarrietan irudi geometrikoak dituena.

Oraingo eliza, antza, XVI. mendekoa da, nabe bakarrekoa eta abside oktogonalekoa, kanpoan hormabularrak dituena. Nabeko zati baten sabaia gurutze ganga da, giltzarri tailatuduna eta mentsula landuen gainean eutsia.

Dorrea, berriz, XIX. mendean egina, oin errektangularrekoa eta piramide formakoa da. Zurezko egitura du, oholez itxia eta estaltzeko jatorriz zinkezko xaflak bazituen ere, berritu zenez gero, harbela du.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)