Gaixo jendetza igotzen joan zen; XIX mende erdialdeko estatistika batzuen arabera urtero 400 bat bezero hartzen ziren, kopuru errespetagarria. Pertsonai errealen, gobernuko ministroen, finantza-gizon aberatsen, aristokraten... presentziak Arrasateko udei aire dotoretsu bat ematen zien.
1845. urtean erregina gaztearen (15 urte) etorrera zela eta, Arrasate Gesalibar bidea egin zen, antzinabi bide errealaren trazadura jarraituz; eta hurrengo urtean Aramaioraino luzatu zen.
1897. urteako abuztuaren 8an Gesalibarreko bainuetxean Antonio Canovas del Castillo, espainiako gobernuburua, hil zuen Angiolillo anarkistak. Arrazoi hori zela eta, bainuetxean jabeak hau salmentan jarri zuten eta "El Iris" eta "La Rosa" Sozietate Merkantilak erosi zuten osasun etxea bihurtuz.
Beharrezko berritze lanak egin eta gero, 1898ko ekainean gizon eta emakumezkoendako Ospitale-Psikiatrikoa zabaldu zen, bertako arduradunak "San Juan de Dios" anaiak eta "Hospitalarias" aizpak izanik.
Hala ere, ur miraritsuak ia ez dira aprobetxatzen eta hauek errekara isuritzen dira.