Alez Perezek zabalduko du zerbitzua Leintz-Gatzagatik 10 minutura dagoen Gorosarri baserrian. Ingurune paregabean dago Gorosarri baserria; Aizkorri parke naturalaren mugetan, eta Leintz-Gatzagatik hamar bat minutura oinez. Eskoriatzako Zarimutzeko lurretan dago, baina Arlabandik du sarrera; GI-627 errepidearen 23. kilometrotik, hain zuzen ere. Duela hamar urte erosi zuten Gorosarri Goikoa Aretxabaletako Alez…