Datorren Apirilaren 13an Azoka Eguna egingo dute, Dinamika lantaldeak bultzatuta. Ospakizun honek hiru helburu ditu: azokaren espazioa erabilgarria dela frogatzea, azoka berriak funtzio ezberdinak bete ahal dituela irudikatzea eta prozesuaren atzean zenbat jende dagoen erakustea.
Bestalde, marka eta irudi beharra du azoka berriak. Horretarako lehiaketa irekia abiarazi dute eta maiatzaren 6a baino lehen entregatu behar dira lanak, BAZen. Saria 1.000 € izango da.
Berriaren iturria eta informazio gehiago
Goiena Aldizkari 2013-03-22