Norberak arrazoi ezberdinengatik behar ez dituen ondasunak, ustez balioa galdu duten horiek, beste norbaitentzat baliagarri izan daitezkeenaren ideia zabaldu nahi da.
Asmoa poliki-poliki truke dinamikak martxan jartzea da, dirurik erabili gabe izaera ezberdinetako ondasunak elkartrukatzeko espazioak antolatzea.
Ekarritako gauzen truke txartelak banatuko dira eta hauek ElkarTruke ekimenak udaberrian jarriko dituen azoka ezberdinetan beste zerbaitegatik trukatzeko aukera emango dute alegia.
BILKETA PUNTUA:
- BAGARAren egoitza, Aretxabaleta