Buelta osoa luzea denez, 5 etapatan banatu dute errazago egiteko.
Lehengo etapa urtarrilaren 26an egingo da, Elorregitik Ilunbera. Elorregira autobusez joango dira (Fraiskozuritik abiatuko da 8:00etan). Interesa duten herritar guztiek har dezakete parte eta horretarako Frontoiko tabernan izena eman beharko dute.
Pol-Poleko presidenteak azaldu duenez, lehenengo ibilbideak 5 bat ordu iraungo ditu eta bai lehenengo hori zein egingo dituzten gainerakoak, mendian ibiltzera apur bat ohituta daudenendako dira.
Gainontzeko etapak hauek dira:
- Otsailaren 17an Ilunbetik Elosuara.
- Martxoaren 10ean Elosuatik Osintxura.
- Apirilaren 14an Osintxutik Uberara.
- Maiatzaren 5ean Uberatik Elorregira.
Berriaren iturria
Goiena Aldizkaria, 2013-01-18