Barazkiak, gazta, arrautzak eta ogia jasotzen dituzte eta bidezko merkataritzako produktuekin hasi gura dute.
Taldea 2011 hasi zen barazki ekologikoak jasotzen eta ordutik hona taldea hazi, finkatu eta indartu egin da. Dagoeneko 25 familia dira garaiko eta bertako barazkiz betetako otzarak, ogia, gazta eta arrautzak jasotzen dituztenak martitzen guztietan-udaletxe aurrean, 19:00etan-, eta orain bidezko merkataritzako produktuekin ere hasi gura dute.
Maria Jesus Revuelta aretxabaletarrak Eskoriatzako Bolibar auzoko Eraña eremuan duen ortutik ekartzen ditu barazkiak. Eskoriatzako Bolibar auzoak 2 nukleo nagusi ditu: Bolibar bera eta Eraña auzoa.
Galartzako Etxezuri baserriko ogia ere jasotzen dute eta Arkarazoko Mendibitzu baserriko arrautzak eta gazta. Gainera, Mendibitzukoek haragi ekologikoa ere eskaintzen dute.
Berriaren iturria
- Goiena Aldizkaria, 2013-01-11