cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Irimo Barrena + Basalde + Irimo Goena

Ibilbide honetan naturak garrantzi handia baldin badu, eta batez ere basoak (pagadiak, alertzeak, herrian dauden hagin bakarrak...), ezin da baztertu bertan dauden aztarna arkeologikoak: tumuloak alegia. Etnografian, berriz, desagertzear dauden azkenengo galtzada zaharrak; Oñati-Legazpi-Urretxu-Antzuola mugarriak...

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 18,78 km
  • Zailtasuna: Goi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Antzuola: Jarrai dezagun bosgarren ibilbidea Arrandariko bidegurutzera arte (Zabaldoko iturria). Hemen, eskumaldera hartu beharrean, Azaldegietara alegia, Arrandarira hartu.

  • Arrandariak (Irimo Barrena): Bi baserri dira: lehena, Ozaeta; bigarrena, Torrekua. Eraberrituak egon arren, inguruan ikus daitezke alberga, labea... Korosoko galtzada hartu eta...
  • Agiñaerreka (Irimo Barrena): Naturgune interesgarria, Antzuolan dauzkagun hagin zuhaitz bakarrak bertan daude eta.
  • Arrandari-Korosoko bidea (Irimo Barrena): Garai bateko galtzada zaharrari jarraituz, eta Egiandiko pagadia zeharkatuz...
  • Koroso (Irimo Barrena): Bertan dagoen iturrian ura edan nahi izanez gero, beheruntz doan bidea hartu behar da; 200 metrora dago.
  • Argilekuko txabola (Irimo Barrena): Arrolako bidean dago, eta urte berriarekin batera, Arrola mendi elkarteak bertan ospatzen du urteroko txistorra jana. Inguru ederra Aitzgorri ingurua ikusi ahal izateko.
  • Arranoaitz (Basalde): Gutxira arte burdinezko gurutzea baldin bazegoen, orain buzoia eta oroigarri bat besterik ez dago. Paraje zoragarria mendiak (Aitzgorri, Udalaitz, Andarto, Anboto, Gorbea,...) eta inguruak ikusi ahal izateko.
  • Arrolamendi II (Basalde): Arrola mendira iritsi aurretik, monumentu megalitikoa: Tumuloa.
  • Arrola (Basalde): 907 metro dauzka, eta 60-80 metrora iturria dago. Paraje ederra. Beheruntz, Urretxu eta Legazpiko inguruak ikusten dira.
  • Arrolamendi III (Basalde): Arrola mendia pasa eta gero, monumentu megalitikoa: Tumuloa.
  • Lakiriola (Basalde): Iturria, eta ezkerraldetik hasten den pista bati jarraituz gero, 500 metrora, beste oroigarri bitxi bat dago. Inguruan Legazpiko elkarte bat dago.
  • Deskarga (Basalde): Mendate honetan dago 1 zenbakia duen mugarria; bertan dago baita Urretxu, Legazpi eta Antzuola udalerrien mugarri bateratua ere. Antzuolatik Zumarragara doan bidea zeharkatuz, bertatik gora hasten den pista bati jarraituz...
  • Trekutz (Irimo Goena): Atseden lekua, bertan Gaztelu Gain izeneko elkartea dago; inguruan, hondatutako tumuloa. Paisaia bikaina du inguru honek. Hemendik, porlanez egindako bidea, eta Basalde auzoa behean lagata, Irimo Goena auzoa zeharkatuko dugu Antzuolaraino. Bost kilometroko jaitsiera zoragarria.
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)