1933 eta 1934an eskuhartze bat burutu zuen Saturnino Telleriak, zeinak E-IM norabidea zuen zanga sakon bat ireki zuen, errautsekin nahastutako hezurrak eta burdinezkoak zirela ziurtatzen den objektuak aurkituz dirudienez (ALTUNA; APELLANIZ; RODRIGUEZ ONDARRA, 1964: 63). J. Altuna , J.M. Apellaniz eta P. Rodriguez Ondarrak induskatu zuten 1963an. Egituraren erdialde zelaiturantz okertuta eta teilakatuta zeuden hareharrizko bloke handien gainean jarria zegoen hareharrizko harri geruza bat antzeman zuten, guztia hareharrizko harri txikiz estalia zegoelarik (ALTUNA; APELLANIZ; RODRIGUEZ ONDARRA, 1964: 65-66).
BESTE IZEN BATZUK: Jentiletxe.
HISTORIA: J. Elosegik katalogatu zuen 1951n.