Ermitaren izena XVIII mendearen bukaeran aldatu zen, izan ere, 1802. urtean ermita hau San Blas izenaz ezagutzen da. Otsailaren 3an ospatzen da bertako jaia; eta bertara herriko okindegietan egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mende honen hasierarte Santa Engratzia egunean, apirilak 26an, ondoren ereingo ziren baba beltzak eta garixa bedeinkatzen ziren. Ermita gotikoa da nabe bakarrekoa 1500 urte inguran eraikitakoa eta 1994an zehatz-mehatz berreraikia. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da baita iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohizkoa baina egun leku gutxitan dagoena, nahiz eta eredu bezala oraindik ere Zumarragako Antigua elizan mantendu. Karela tabloi matxinbratuz eginda dago XVI. mendean egondakoa berreginez. Erdi erretaula koloreaniztuna da bi zutabe korintiarrak izenburuan eskultura alboan daudelarik; ezkerraldean Santa Engrazia eta eskumaldean San Antolin. 1791. urtean soldadu frantsesak ermitako pieza baliotsuenak lapurtu zituzten. Bertako familiak arduratzen dira ermitaren mantenimentuaz, ardura hau bi urtero aldatzen delarik.