Malda izugarria duen orubean dago eraikita eta hasieran mantenimendu baldintza oso urriak jasan zituen eta, horren guztiaren ondorioz, oso eta arin narriatu eta behin baino gehiagotan hondoratzeko zorian izan zen, batez ere 1589. urtearen inguruan, agirietan eliza "toda abierta" zegoela eta hormak artasiz beteta zeudela azaltzen baita.
Esan dugun bezala, baldintza arriskutsu horietan izugarri narriatu zen eliza 1627an gainaldea berritzea eta zurezko sabai gangadun duina egitea erabaki zuten arte. Dena den, Martin de Balanzategui maisuari galdetu zitaionean hark garbi adierazi zuen zimentuak ez zirela sendoak eta nahikoak harrizko ganga eta kapearen pisuari eusteko eta, ondorioz, horregatik erabako omen zuten zurezko sabaitza taxutzea, baina ostikoak harrizko egitura batentzat jartzen diren moduan eraikiz. Arotziazko zuraje horrek habeartea era partzialean estaltzen duten estekadun tertzeletezko bi zuinak eta absidearen sabaian zortzialdeko ganga egiteko forma klasikoa hartu zuen. Oinetako tartea, koruaren gainean, sabaizun eran estalita dago.
Tarte horiek burutzeko Francisco de Iturrino kontratatu zuten, nahiz eta zilegi izan hargintzaren alorreko obrak baino ez egitea. Benetan frogatuta dago, ordea, Martin de Balanzategui itxurazko armadura horietarikoak burutzen espezialista bihurtu zela, handik gutxira (1635) Araozko absidearen ganga eraiki baitzuen.