cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

San Migel Parrokia

San Migel parrokia da Bolibarri nortasuna ematen dion gunea. Antzinatasun handiko landa elixka da. XVIII. mendekoa, honen adierazgarri dorreko horma batean zabaldutako estilo erromaniarreko leiho bat izanik. Beste bi lehiotan ikus daitezkeen aztarna gotikoak ere baditu eta egurrezko ganga.

Ganga hau ikusteko estaldura azpira garamatzan eskailera hartu behar da. Ganga oso ondo eraberrituta eta kontserbatuta dago eta harrizko nerbadura ederrekin dago apainduta. XVIII. mendekoa da.

Erretaula nagusian erdian San Migelen irudia dago Luziferrekin burrukan. Koloreaniztun irudi ederra da, “Quid sic ut Deus” inskripzioa duena “Quid sicut Deus” bezala ere ezagutzen dena ¿Zein Jainkoa bezala?, erretaula osatuz eskumako San Antonen eta ezkerreko San Josen irudiekin. Alboetan San Juanen eta Agurtzane Birjiniaren irudiak daude. Multzo guztia XVIII. mendekoa da.

Dokumentu idatzirik ez izanagatik, egungo elizak oraindik gordetzen dituen aztarnak direla eta (alboetan kolomatxoak dituen lehio sinplea eta hormetan xartaturiko zenbait harri landuak) aintzina Bolibar-Unzuagako elizatean ermita erromanikoa izan zela baiezta dezakegu.

Parroki Liburuek ematen dizkiguten berriek beste ezerk ez du hausten mende batzutako ixiltasuna. Liburu horiei eskerrak badakigu Kalahorrako Apezpikutegiko ikuskatzaileak klaustro edo arkupe bat eraiki zezatela agindu zuela 1634ean, eguraldi txarrean babesa izateko.

Joseph de Echaniz Eskoriatzako harginari 55 erreal terdi ordaindu zizkioten 1750ean, ur bedeinkatu pontea egiteagatik. Apaiz etxea berreraikitzeko lanetan ere hartu zuen parte hargin horrek, 1754. urtean.

Kalahorra eta La Calzadako apezpikua Andres de Porras jaunak "alaka eta erretaula nagusia" eraikitzeko baimena eman zuen 1762. urtean egindako Bisitaldian eta, ordaindu, 1765ean ordaindu zioten ehun erreal Francisco de Echanobe obra maisuari, "alaka eta sakristia egiteko sinatu zituen traza eta baldintzen truke".

Kontu liburuan 161 erreal eta 17 marabediko gastuaren oharra dago 1767-1768 biurtekoan, "aipatutako ganga igeltsu eta morteroz gaineztatu eta zarpeatzeagatik eta zaharra sendotzeagatik".

Horren arabera badirudi garai hartan zurezko ganga berria egin zutela presbiterioraen gainean, eta nabearen gainontzekoan lehendik zeudenak sendotu zituztela. Antonio de Landa harginak eta Juan de Zubia zurgin maisuak esku hartu zuten lan horietan, Elgetatik ekarritako haritz-zura, Saiturri harrobiko harria eta Oñatiko iltzeteria erabili zituztela.

Hiru gagel taxuera bera dute: bederatzi giltzarridun tertzeletezkoa, ardatzaren ildoan oilar-oinez eta zeharretara lotuneez apaindua. Eliza berreraikitzean, bistan denez, jatorrizko itxura ematen saiatu baziren ere, bi garaietako arotzek teknika desberdinak erabili zituztela nabaritzen da. Bereizketaren irizpiderik nabarmenena giltzarrietakoa da, zeren barrokoakloretzar mamitsuzkoak baitira, eta errenazentistak ordea erdaraz "cuchares" deritzen gangatal ganbilezkoak. Goiko zurajean aldeak azkozaz nabariagoak dira, ezen tarte zaharra ohol itsatsiez dago taxuturik eta gainaldean kazolak ditu kareorezko estalkia jasotzeko. Barroko garaian eraikitako gangetan, berriz, taulak zur-erdika gardainatu zituzten eta entokatua errazteko opaitzurrez zulati besterik ez zuten egin.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)