cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Hilerri zirkularra

EAEko monumentu konjuntua deklaratua. Apotzagako elementurik berezienetako bat hilerria da, eraikuntza zirkular bitxia da beste garai bateko hileta-ohiturak gogorarazten dituena, nahiz eta 1967. urte ingurukoa izan.

Kanposantu hau ez da oso antzinakoa baina interesgarria da sakabanatuta zeuden ondasun garrantzitsu batzuk batu eta antolatu dituelako. Egitura biribila du eta harresi batez inguratuta dago. Barneko aldea ere, kanpoko egiturari jarraituz, zirkuloan antolatuta dago oso txukun eta arreta handiz. Ezin hobeto elkartzen dira lorategia eta ondasun higikorrak. Hauen artean, interes historikoartistikoari dagokienez, harriz egindako Maringo mugagurutzea dago azpimarragarrienetakoa eta, horrekin batera, bateraharri erromanikoak eta San Migel Aingeruaren eskultura bat, hau ere erromanikoa. Hilobi esparruetan hilarri diskoidal modernoak ikus daitezke.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)