Oinplano errektangularra eta bi isurkiko estaldura. Bi oin eta ganbara. Manposteriaz eta silarriskaz eginiko homatzarrak kanpoaldean, 1,20 m lodieran. Ezaugarri gotikoko baoak; dobelarriez eginiko arku zorrotzeko atea eta gezi-leihoak.
Oinplanoaren itxura eta neurriak, bere hormek dituzten lodiera eta egitura eta baoen ezaugarriek direla eta, esan daiteke baserri honek Erdi Aroan duela jatorria.
Aintzina famili handi baten dorretxea izana baliteke; famili hori Oñatiko Lazarraga izan liteke, zeren duela gutxi arte haren ondorengoak bertako nagusiak izan baitziren.