Bailaran desagertu ziren XVIII-XIX. mendeko bi baserriren historia eta elementu esanguratsuak batzen dituen baserria da. Bere osotasunean, bi baserri hauetatik berreskuratutako materialekin, laurogeiko hamarkadan eraikitakoa dugu. Hegoaldeko etxaurrean historia askoko eguzki-erloju bat du eta iparraldeko horman arku Konopial bateko leiho bat ikuz daiteke.