Balio historikoa du. Baserria hau dagoen tokian egon zen Bañez de Artazubiagatarren dorretxea. Bertako sendiak, Oñatiko Kondearen burugogorkeriak eta botere jasan ezinak eraginda, su eman zion Bedoñako dorretxeari eta Arrasaten babestu zen, erregeren hiribilduan, eta han eraiki zuten euren jauregia, gaur egungo Iturriotz kaleko 35. zenbakian, hain zuzen ere.