Hego-mendebaldeko fatxadak zazpi leiho eta ezaugarri desberdinetako balkoiak ditu, beheko solairuan, eta beste zazpi leiho-bao lehenengo solairuan. Lurraren desnibela aprobetxatuz, soto-upategi bat dauka, non zenbait saietera irekitzen diren; azken horiek ere hego-mendebaldera jotzen dute. Ipar-ekialdeko fatxada oso baxu dago lurraren desnibelarengatik, eta handik sotora edo lastategira sartzen da zuzenean. Ipar-mendebaldeko fatxadak leiho-bao bat dauka.
Eraikin honen barneko egitura suhesi batean bermatzen da, hego-ekialdeko fatxada nagusiarekiko elkarzut; suhesiak bi zati simetrikotan banatzen du eraikina. Egurrezko egiturak fatxadetan eta erdiko suhesi horretan bermatzen dira. Bi erdien egiturak pieza bakarreko zortzi zutabe-ardatzetan bermatzen dira; horiek habe, beso eta gapirioekin ahokatuta, ba¬serri honen teilatuari eusten diote. Beheko solairura argi naturala sartu dadin, argizulo bat dauka, forma tronkopiramidala duena. Ipar-mendebaldeko azken hormartea XIX. mendean eginiko zabalkuntzean egi¬na da. Horma zaharraren gainean, gaur egun barruan dagoena, XVI. mendeko arku zorrotza irekitzen da.
Amilleta XVI. mendeko baserria da. Garai horre¬tako ipar-mendebaldeko murrua eta upeltegia gorde ditu. Beranduago, erabat berregin zen, XVIII. men¬dean; eta garai hartakoak dira, hain zuzen, barruko murru eta egitura gehienak. taren mantenimentuaz, ardura hau bi urtero aldatzen delarik.