Atal honetan gure bailarako ekoizleen fitxak aurkituko dituzu. Gainera, hauek kokapenaren eta produktuen arabera bilatu ahalko dituzu. Ezagutu gure bailarako ekoizleak!
Kokapenaren arabera bilatu
Produktu motaren arabera bilatu
Ortuzabala Ortua Murgian kokatzen da, Oñatin. Bertan, Iban Telleriak kontserbak eta barazki ekologikoak eta zuku eta arrautzak ekoizten ditu.
Palazio Baserria Udalan kokatzen da, Arrasaten. Bertan Jesus Mª Plazaolak haragia ekoizten du (ardia, arkumea, ganadu pirenaikoa eta zaldia). Bizitarako ganadua ere badu.
Pikunieta Baserria Irimo Goenan kokatzen da, Antzuola, Bergara eta Azkoitia tartean. Jose Ramon Arrietak gazta eta arkumea ekoizten ditu.
Ugartetorre Baserria Lizarragan kokatzen da, Antzuolan. Bertan Mª Beni Larreak babarrunak ekoizten ditu.
Zuloeta Baserria Angizarren kokatzen da, Bergaran. Bertan, Gaizka Olabarrietak kontserbak, frutak eta barazki ekologikoak eta zuku eta arrautzak ekoizten ditu.