- Denbora: 4 ordu
- Distantzia: 12,33 km
- Zailtasuna: Erraza
DESKRIBAPENA:
- Araotz: Araotzeko San Migel eliza, pelotalekua eta eskola zaharrak sortzen duten plazatxotik abiatuko gara eta elizarako bide zaharretik Ugaran auzunera jaitsi.
- Ugaran auzunea: Errepide nagusitik Errotabarriko gurutzeraino segi; hemen ezkerrera hartu bide zaharretik, Saratxo erreka iragan eta aldapan gora Zubia auzunera iritsiko gara.
- Zubia auzunea: Erramuena baserriaren parean eskuinera hartu eta goratza egin arbelezko bide batetik, eta txabola bat ezkerretara utzita pinudi batera helduko gara. Pinuditik goragoko txabolaraino joan eta, muino bat igo ondoren, belarrezko bideari gorantza jarraitu. Apur bat igo, lizar batzuk igaro, eskumara hartu eta gora behera baten ondoren, erdi ezkutuan, Aitzuloko koba agertuko zaigu.
- Aitzuloko koba: Aitzulotik lizarretara bueltatu eta gorantz jota, Araozta edo Aitzgaineko urtegitxora ailegatuko gara; hemendik segi kanalari Ugastegiraino; hemen, zabalune batean ubidean bertan moldatuko edanleku eta txabola bat aurkituko ditugu.
- Santa Kurtz ermita: Goratxoago dagoen Santa Kurtz ermitatik Araotz eta Arantzazu auzoen ikuspegi paregabea dago. Ermitaren atzealdetik ezkerreko bideari heldu eta gasbideari jarraitu. Txirikillaleku izeneko zelaira iritsita, barreneraino segi eta ezker aldeko bidexkatik basoan sartu. Basoa igarota, Andarto azpiko bidegurutze batean Araotz aldera hartu eta kanalarekin topo egin arte jaitsi. Kanalari jarraituz gero, ibilbideak berriro Santa Kurtz ermita pareraino eramango gaitu; aurreratxoago eskuinera porlanezko pista bateteik abiatu, Agerre baserrira jaisteko.
- Aizkorbe auzunea: Agerre parean eskumara hartu zelai arteko bidezidor batetik; ondoren datorren basoa zeharkatu eta Aizkorbe auzunera heldu.
- Araotz: Asfaltozko bidean behera, Aizkorbe eta Uriarte (Uxarte) auzuneak pasatuz, Araotz auzoko elizara, abiapuntuta itzuliko gara.