- Denbora: 1 ordu ta 30 minutu
- Distantzia: 3,5 km
- Zailtasuna: Oso Erraza
DESKRIBAPENA:
- Kurtzipizioa. Arantzazuko aparkalekutik abiatuta Gandiaga Topaguneko goialderantz zuzenduko gara, Milikua taberna ondotik. Ermitaren ondoan dagoen informazio-panelak senalatzen du bere hasiera. Galtzeko arriskurik ez dago, ia bide osoa egurrez egindako hesiaz babestua baitago.
- Peñakulo baserria. Harkaitzari lotuta, 1860. urtean eraiki zen baserri hau. Egun artegia da.
- Arantzazu auzoko behatokia. Paisaiaz disfrutatzeko eta atsedena hartzeko prestatu den lehenengo gunea da bera. aurrez aurre Urkila eta Elgea mendizerrak, euren tontorrak haize-errotaz jantziak.
- Basoa. Metro gutxi batzuk aurrerago paisaia irekia utzi eta baso barrenean sartuko gara. bide ertzean dauden pagomotzak garai bateko ikazkinek utzitako aztarnen lekukoak dira.
- Gomiztegiko zelaiak. Basoa amaitu eta 200 metrora bidea baitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu. Bidearen bi aldeetan dagoen belardi fina eta goxoa Gomiztegi baserriko artaldea gobernatzeko elikagai garrantzitsua da; horren emaitza da Idiazabal gazta paregabea.
- Artzain eskola. 90. hamarkadan hasitako proiektu aitzindari honekin, aldi berean, euskal artzaintzaren formazioa eta bizimodua garatzen dira. Era honetan, euskal artzaintza etorkizunari begira jartzen zaio.