- Denbora: 3 ordu
- Distantzia: 10,25 km
- Zailtasuna: Erdi mailakoa
DESKRIBAPENA:
- Arantzazuko Santutegian aparkalekuan utziko dugu autoa eta basilikara doan bidea hartuko dugu. Goiko-Bentara doan bidea ezkerretara utzi eta Sindikarako bidea jarraituko dugu. Ostatu aurretik igaro eta bidegurutze batera helduko gara. Bideetako bat burdinazko ate batekin itxita dago. Hortik doa Urbiara bidea.
- Urbiako bidea: Urbiako bidea gorantz hartuko dugu. Bidean iturri polit bat ikusiko dugu. Ibilbide bukaeran Urbiako merenderoa kokatzen da. Itzulia leku beretik egingo dugu.