Gune turistiko honek 30 pertsona ostatatzeko aukera ematen du guztiz hornitutako eta termikoki aislatutako etxeetan.
Erdiko bungalow-an taberna-jatetxea kokatzen da, bertan euskal sukaldeaz gozatu daitekeelarik. Artisau erara landutako sukaldaritzak aukera zabala eskaintzen du bezeroarendako, adibidez: zizka-mizkak, menu bereziak eta kartako menua. Bertako berezitasunak hauek dira: txipiroi entsalada epela, magreta Oporto erara, mandarina mousedun krep pastela etab.
Gainera, garbitegi zerbitzua eta premia biziko produktuen denda ere badu.
Astebukaerak eta oporrak naturan gozatzeko leku aproposa da.
- Arlaban Gaina
- 20530 Leintz-Gatzaga
- Telefonoa: 943 71 51 64
- Mugikorra: 617 78 74 32