- Denbora: 3 ordu 30 minutu
- Distantzia: 10,54 km
- Zailtasuna: Erdi mailakoa
DESKRIBAPENA:
- Leintz-Gatzaga. Ibilbide hau Leintz Gatzaga Erdi Aroko hirigunetik, Elexalde eta Ostatu jauregien parean dagoen autobus geltotik abiatzen da. Seinaleztapena jarraituz eta baratzen artean dagoen bideska txikitik aurrera eginez, GI-3310 errepidera ailegatzeko. Errepidea gurutzatu ondoren Arrate baserrira eta bidea jarraituz, Okondokoa baserriaren albotik Zelaikua Landetxera iritsiko gara.
- Vasco-Navarro trenbidea. Hemen, Gi 3310 errepide jarraitu gorantz Vasco-Navarro trenbidearen zubirarte; zubiaren gainekaldetik trenbidearen garai batetako bidetik abiatu Goierri auzoa zeharkatuz, tartean Zurtitzako San Martín ermitaren albotik pasatuz.Ondoren, Isuskitza mendiaren inguruetara eramaten gaituen igoera hasten da, bidean Leintz Gatzaga, Eskoriatza eta Aitzorrotz inguruetako paisaietaz eta aldi berean, bertako landaretzaz gozatu daiteke; ikusgarriak dira bertako pagadiak.
- Goierri auzoa. Berehala, trenbidearen bidetik Katategi baserria ikusiko dugu. Trenbidearen bidea alde batetara utzi eta ezkerreko bidetik, laister, Oliakua baserria dago.
- Landa. Ibilbidearen seinalizazioa eta bidekurutzea jarraituz Zadorrako urtegira, hain zuzen ere, Landako antzinako trenbidearen geltokira eramango gaituen bidea hartuko dugu.
- Vasco-Navarro trenbidea. Landan, PR-Gi 38a Gasteiztik datorren Zadorrako Natur Bidearekin elkartzen da. Bide honetatik Gipuzkoako mugara ailegatzen da eta trenbidearen bidea jarraituz Leintz Gatzagara. Dena den, trenbidearen bidea Gure Ametsa jatetxearen inguruan alde batetara uzten da jatetxearen atzekaldetik igaroz, basoko pista jarraituz Gi 627arekin topo egingo dugu. Errepidea gurutzatu eta trenbidearen bide zaharretik Leintz Gatzagaraino ailegatuko gara.